Urtarrilaren bukaeran berriro ere kontenedoreak erre zituzten
Pasa den urtarrilaren 31an, frontoi ondoko kontenedore multzoari su eman zioten beste behin ere. Oraingoan errefusaren kontenedorea eta plastikoarena guztiz erre ziren. Ondoan dagoen kontenedore zuria ere erre zen. Kontenedore honetan bigarren bizitza bat emateko arropa, elektragailu txikiak, jostailuak… jasotzen dira. Ez dugu pentsatu nahi barruko materialak su hartuz gero zer gertatuko zen.
Sutea gutxi ez balitz, frontoi ondoko zuhaitz bat enborretik apurtu eta sutara bota zuten.
Udalak beste behin gaitzetsi egin nahi ditu horrelako ekintzak. Dakarten kostu materialagatik, baina batez ere edozein egunetan suak gain hartu eta kalte materialez gain, kalte pertsonalak ere egon daitezkeelako.

