Urtarrilaren 25eko hitzaldia atzeratu egin da

Hizlariaren osasun egoera dela eta, datorren urtarrilaren 25erako antolatuta zegoen hitzaldia atzeratu egin da eta ezarri bezain laster, emango da ezagutzera data berria. Gaia eta hizlaria:

  • Hitzaldia: Birusarekin bizitzea, nola eta noiz arte?
  • Hizlaria: Fernando Gómez-Busto, mediku geriatra

+ 55 elkartegiak programaren bitartez, Arabako Lurralde Historikoko 55 urte baino gehiago duten pertsonentzako ekintza soziokulturalak antolatzen dira. Aurten Aramaiok ere hartuko du parte eta hainbat ekintza antolatuko dira hurrengo hilabeteetan, Arabako Foru Aldundiko programa honen baitan.

Jubilatuen elkartearekin osatu da honako egitaraua. Datorren astekoa atzeratuta, hauek dira antolatu diren gainerako ekintzak:

 

  • Otsailak 15, asteartea. Kultura etxean, 18:00tan
    • Tailerra: Gure zoru pelbikoa lantzen ikasi (I)
    • Hizlaria: Ania Ibisate, fisioterapeuta
  • Otsailak 22, asteartea. Kultura etxean, 18:00tan
    • Tailerra: Gure zoru pelbikoa lantzen ikasi (II)
    • Hizlaria: Ania Ibisate, fisioterapeuta
  • Martxoak 15, asteartea. Kultura etxean, 18:00tan
    • Hitzaldi-tailer praktikoa: Oinordetza eta testamentua
    • Hizlaria: Ana Mendia, abokatua
  • Martxoak 29, asteartea. Kultura etxean, 18:00tan
    • Antzerkia: Las abuelas son guerreras (Titania Teatro)

Albiste gehiago →