Urtarrilaren 13an, Korrika Batzordea

Bi urtean behingo hitzordua gero eta gertuago dugu: martxoaren 19tik 29ra eta Atharratzetik Bilbora egingo da Korrikaren 24. Edizioa, Euskara gara lemapean.

Aramaion ere, Korrikaren inguruko girotze-lana antolatzeko, eta euskara ardatz duen ekimen erraldoiaren antolaketan laguntzeko, Korrika Batzordea jarriko da martxan. Lehenengo bilera urtarrilaren 13an (asteartea) izango da, 19:00etan kultur etxean.

Anima zaitezte, eta hasi beroketak egiten!

Albiste gehiago →