Harrijasotze eta aizkora txapelketak Aramaion

Domekan izango da, urriaren 25ean, Aramaioko frontoian, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Sarrera 10 eurokoa da eta bertan erosi beharko da, egunean bertan.

Lehendabizi urrezko binakako harrijasotze txapelketa jokatuko da eta bertan lehiatuko dira aurrez-aurre Urdax Magunazelaia eta Jon Irañeta.

Ondoren Euskadiko aizkolari txapelketa jokatuko da, 3. mailari dagokiona. Bertan arituko dira: Luis Polanco, Beñat Amade, Mikel Agirre, Aitor Urteaga, Axel Larrañaga, Iñigo Landa, Unai Zabala, Julen Aranberri Elorriaga II, Ibai Soroa, Iker Gorriti eta Oier Larretxea.

Albiste gehiago →