Urkiola parkerako sarreran paso kanadiar bat jarri da

Maskariano baserriko Urkiola parkerako sarreran paso kanadiar bat jarri da. Aspaldi ganaduzaleekin bertan paso kanadiar bat jartzeko beharra ikusi zen. Paso kanadiar hau orain 2 urte erosi zen baina handiegia zenez azkenean bitan egin da eta lehen zatia bertan jarri da. Datorren urtean bigarrena animali edota abereak errepidera irtetzeko arriskua dagoen beste lekuren batean jarriko da. Leku desberdinak aztertzen ari da udala.

Lan hau Julen Agirre egiten ari da, eta paso kanadiarra moztea barne, 3.791,54 euroko gastua izango du.

Albiste gehiago →