Uribarriko erreka kontrako harresia konponduko da
Uribarrin, Aldekora bidean eta Zubieta igotzeko zubiaren inguruan, erreka kontrako harresia hondatuta dago eta beharrezkoa ikusten da lehenbailehen konpontzea. Aramaioko Udalak onartu du 1.542,75 euroko gastua eta aste honetan hasiko dira Excavaciones Arrasate konponketa lanak egiten.