Ur-parkea ezingo da erabili bandalismo ekintzen ondorioz

Bart gauean norbait ur-parkearen makina-gelan sartu da. Uraren kontrola egiteko gailu eta pastilla batzuk lapurtu dituzte, eta beste batzuk errekara bota. Arazoa konpondu bitartean, ezinbestean, ur parkea itxita egongo da, ziur aski irailera arte.

Horretaz gain, frontoi ingurua kristalez beteta agertu da. Garbiketa-lanak ahalik eta azkarren egiten saiatuko gara, baina bitartean inguru horretan kontuz ibili, mesedez.

Aramaioko Udalak, San Martin jaien ingurutik hona eskolan, frontoi inguruan eta ur-parkean egindako apurketa eta lapurretak irmo gaitzesten ditu. Behin eta berriz esan eta esango dugu: herritar guztionak dira azpiegitura horiek, eta herritar guztiok galtzen dugu halako bandalismo-ekintzekin. Horrekin lotuta, hausnarketa orokor baterako gonbidapena luzatu nahi dugu lerro hauen bidez.

Aldi berean, udalak, eskola, parke ingurua eta frontoiaren erabiltzaileei horrelakoetan erakusten duten pazientzia eskertu nahi die.

Azkena izango delakoan, barkatu eragozpenak.

 

Aramaioko Udala

Libe Ramila, kultura zinegotzia.