Untzillan egingo diren lanen ondorioz errepide oharrak
Gaurtik aurrera, ekainak 18, Untzilla auzoan egingo diren lanen ondorioz, kasu batzuetan errepidea guztiz itxi, eta beste batzuetan puntualki itxiko da, langileak bertan lanetan diharduten bitartean.
Ibilgailu arinentzat ibilbide alternatibo bat baliatuko da, hala ere, ahal den neurrian errepide hori ez erabiltzea gomendatzen da.
Lanak Etxebarri baserritik Arragena baserrira doan bide kurtzeraino izango dira, eta Uxarte baserri atzealdetik doan bidea erabili daiteke (ibilgailu arinek eta gehienez 2,5 m.ko altuera)
