Untzillako bidegurutzean egingo diren hobekuntza obratan okupatuko diren lur sailak
Arabako Foru Aldundiak adierazi du A-3020 errepidea (Untzillako bidegurutzea) egokitu eta trazadura hobetzeko proiektuaren barruan, hainbat lur-sail okupatuko direla. Horrekin lotuta, eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda ere bidali du eta jakinarazi du 15 egunetako epea dagoela, erreklamazioak aurkezteko.
Afektatuta dauden lur-sail eta hauen jabeen zerrenda udalaren informazio taulan jarriko da jendaurrean eta bertan kontsultatu ahal izango da.
Erreklamazioak aurkezteko epea abenduaren 27an amaitzen da. Eta egin ahal izango da udaletxean edo Arabako Foru Aldundian.
Irudian ikusi daiteke egingo den lanaren afekzioa eta ikutuko duen lur eremua.