Untzillara doan ur sarean konponketak egingo dira

Azken urteetan dauden arazoak ikusita, sarea konponduko da. Udan egingo dira konponketa lanak.

Arazo gehien ponpaketak sortu izan ditu, beraz, ponpaketa hori kendu eta beste leku batetik bideratuko da sarea.

Oraintsu egin da lan hauen esleipena. Zabolatik Untzillara doan ur sarearen berritze eta konponketa lanak egiteko kontratu txikia JULEN AGIRRE MUGARZAri esleitu zaio, berak aurkeztutako proposamen ekonomiko eta programaren arabera.

Horren prezioa, guztira, 17.424,00€ (%21eko BEZa barne).

 

Albiste gehiago