Unai Axpe, plater-tiroketako munduko txapelduna
Kurtzetagain elkarteko bazkidea, Unai Axpe, plater-tiroketako munduko txapeldun berria da.
Pasadan abuztuaren 3 eta 4an, Valladoliden izan zen munduko txapelketa.
Axpek Trap 5 modalitatean parte hartu zuen, modalitate zorrotzenetako batean, El Rebollar tiro eremuan. Atariko fasean, 125 plateretatik 124 asmatu zituen, eta finalean, 25etik 24.