UEMAn 101 udalerri!
Martxoaren 25a mugarria izango da UEMAren historian: lau udal berri mankomutitateko parte izatera pasako dira; hain zuzen ere, Arrankudiaga-Zollo, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria. Guztien artean 305.000 biztanleko lurgunea osatuko du hemendik aurrera UEMAk. Udalerri euskaldunen garrantzia eta herri honek oztopoen gainetik euskarari eusteko egin duen bidea oroitzeko antolatu duten ekitaldira joateko deia egin dute. Azpeitian izango da ekitaldia, martxoaren 25ean.
Argazkia: www.uema.eus