UEMAk Zuzendaritza Batzordea berritu du

2019-2023 agintaldiko lehen batzar nagusia egin zuen zapatuanUdalerri Euskaldunen Mankomunitateak, eta bertan hautatu dute lehendakaria eta gainerako Zuzendaritza Batzordeko kideak.

Iraitz Lazkano, Elgetako alkatea da UEMAren lehendakari berria; lehendakariordea, berriz, Aritz Abaroa izango da, Bermeoko alkatea. Lazkanorekin eta Abaroarekin batera, UEMAren Zuzendaritza Batzordea osatuko dute beste bederatzi kideak ere hautatu dituzte batzarrean bildu diren alkateek eta zinegotziek.

Zuzendaritza batzordea honako hauek osatuko dute, tartean Lierni Altuna, Aramaioko alkatea:

  • Iraitz Lazkano, lehendakaria (Elgetako alkatea. EH Bildu)
  • Aritz Abaroa, lehendakariordea (Bermeoko alkatea. EAJ).
  • Lierni Altuna (Aramaioko alkatea. EH Bildu).
  • Jone Ansotegi (Aulestiko alkatea. EH Bildu).
  • Xabier Balerdi (Tolosako zinegotzia. EAJ).
  • Aitor Elexpuru (Berako alkatea. EH Bildu).
  • Illart Gumuzio (Igorreko alkatea. EH Bildu).
  • Beatriz Muro (Aresoko zinegotzia. Independentea).
  • Nerea Odriozola (Zestoako zinegotzia. EH Bildu).
  • Joseba Palenzuela (Mutrikuko alkatea. EH Bildu).
  • Irune Urbieta (Zarauzko zinegotzia. EAJ).

86 udalerri dira Uemako kide egun.

Albiste gehiago →