UEMAk Salto udalekuak antolatu ditu udarako

UEMAk aurten ere Salto udalekuak antolatu ditu, ekainaren 28tik uztailaren 4ra.

Zer da Salto?

  • Euskara eta gozamena elkarrekin, zazpi egunez, Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldean.
  • Udalerri euskaldunetako 14 eta 18 urte arteko gazteek elkar ezagutzeko topaketa.
  • Begirale eta sukaldari jator-jatorrak!
  • Lagun artean primeran pasatzeko aukera ederra!

Nondik norakoak:
1. etapa: Zumaia-Itziar (ekainak 28).
2. etapa: Itziar-Ondarroa (ekainak 29-30).
3. etapa: Ondarroa-Lekeitio (uztailak 1, 2 eta 3).
4. etapa. Amaiera: Lekeitiotik etxera (uztailak 4)

Izena emateko: 

  • uema.eus webgunean.
  • galdetu zuzenean udaletxean: 945 445016

Albiste gehiago →