UEMA Eguna Seguran ospatuko da zapatuan

Udalerri Euskaldunen Eguna izango da larunbat honetan Seguran, eta egunaren harira ‘Euskara aiden!’ izeneko abestia ere egin dute segurarrek, elkarlanean.

  • Udalerri Euskaldunen Eguna: EGITARAUA
    Maiatzak 14, larunbata.
    10:00 UEMAren batzar nagusia, frontoian.
    10:00 Hitanoari buruzko jardunaldia, kultur etxean.
    12:00 Kalejira, Burrunbazale txarangarekin.
    13:00 Ekitaldia, plazan.
    14:30 Bazkari herrikoia, plazan.
    15:30 Puzgarriak.
    16:30 Ion Martinezen bakarrizketa, plazan.
    18:00 Ikuskizuna, frontoi zaharrean: Eidabe taldearen ‘Futbolariak eta printzesak’. Parekidetasunean eta berdintasunean hazteko eta hezteko antzezlana.
    18:00 Toka eta bola txapelketa herrikoia, plazan.
    19:00 Erromeria, Bada giro! Taldearekin, plazan.Bazkari herrikoirako txartelak aldez aurretik eskuratu behar dira, beranduenera maiatzaren 12rako. Seguran, tabernetan, liburutegian eta udaletxean daude eskura. Gainerakoan, UEMAra idatzita ere eskatu daitezke (administrazioa@uema.eus). Segurako Iparra Hegoa elkartea arduratuko da bazkariaz. Glutenik gabeko menua edo begetarianoa ere izango da aukeran. Hemen bazkariari buruzko informazio zehatzagoa, menuarekin eta txartelak eskuratzeko moduarekin.

Albiste gehiago →