Udaletxera etortzeko protokoloa aldatu da
Alarma egoera bertan behera utzita, udaletxean indarrean zegoen protokoloa eguneratu da eta datorren astelehenetik aurrera, urriaren 25etik aurrera, udaletxeko atea irekita egongo da bulego orduetan: 9:00-14:30 (asteazkenetan 16:30-18:30 ere).
Edozein modutan, gogorarazten da udaletxe barruan derrigorrezkoa dela maskararen erabilera.
Egoera normalizatuaren atarian, Aramaioko udalak biziki eskertu nahi du pandemia garaian herritarren gehiengoak izan duten jokabidea.