Udaletxeak, ekainaren 1ean irekiko du aurrez-aurreko arreta zerbitzua

Udaletxera sartzeko jarraibideak

Aramaioko udaletxeak eta Aramaioko Argindar Banatzaileak datorren astelehenean irekiko dituzte aurrez aurreko zerbitzua. Zerbitzua, koronabirusa prebenitzeko jarraibideak kontuan hartuta emango da. Horretarako, osasun zerbitzuetatik ezarri diren arau, aholku eta gomendio guztiak hartuko dira kontuan, beti ere herritarren eta langileen osasuna eta segurtasuna bermatze aldera.

Hauek dira funtzionamendurako ezarri diren jarraibideak. Udaletxeko bulego nagusira igotzeko, Gizarte zerbitzuetara igotzeko edota Aramaioko Argindar Banatzailearen bulegora joateko neurri hauek izan behar dira kontuan:

  • Sartzeko, tinbrea jo eta igogailutik edo eskaileretatik igo. Igogailua erabiltzen baduzu, maskara jarri eta banan-banan igo.
  • Ahal bada, bakarrik igo. Aldiko pertsona bakarra egon ahal izango da bulegoan.
  • Segurtasun distantzia mantendu. Norbaitekin elkartzen bazara, 2 metroko distantzia mantendu, eta ezin bada maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
  • Bulegora sartu aurretik, eskuak desinfektatu beharko dira, horretarako, toki ezberdinak jarri diren produktuak erabilita.
  • Momentu guztietan, udal langilearen jarraibideak zaindu beharko dira.

Ordutegia:

  • Aramaioko Udalaren ordutegia: egunero 9:00 – 14:30
  • Aramaioko Argindar Banatzailearen bulegoa: egunero 12:00 – 14:00
  • Gizarte Zerbitzuak: aldez aurretik hartu behar da txanda.
    • Telefonoa: 945430460 (asteazken eta  ostiraletan) eta 945455011 (astelehen eta ostegunetan)

Albiste gehiago →