Udaletxean emergentzia kasuak bakarrik atenditzen dira
Pasa den astean hartu ziren neurriak indarrean daude oraindik eta horregatik, udaletxearen bulegoa bakarrik egongo da irekita emergentzia kasuetarako.
Telefono bidezko arreta zerbitzua eta telematikoa irekita dago, ohiko bulego ordutegian bakarrik (goizez 9:00-14:00 artean; asteazken arratsaldez itxita). Gainerako kasuetan, zerbitzu minimoak jarri dira martxan (ura, garbitasuna…).
Gainera, telelana ere jarri da martxan eta, aukera duten langileak, etxetik ari dira lanean.