Udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 29 arte
2021ean ere udaleku irekiak izango dira Aramaion. Aurten berrikuntzen artean, 2 urteko haurrak ere izango dira. Izena emateko epea ireki da eta maiatzaren 29an amaituko da, bai umeentzat zein begiraleentzat.
Udalekuak-informazio orokorra:
- Noiz: uztailaren 7tik 23ra.
- Ordutegia: 10:00-13:00
- Adina: 3-12 urte
Umeen matrikula:
-
- 1.haurra: 70 euro
- 2.haurra: 50 euro
- 3.haurra:40 euro
- KONTU ZENBAKIA:
ES 3830 3501 61291610004897 (kontzeptuan umearen izen-abizenak jarri)
- KONTU ZENBAKIA:
Izen-emate orria:
Begirale izan nahi duzu?
Zertarako?
uztailaren 7tik 23ra bitartean 3-12 urte bitarteko umeendako egingo diren udalekuetan lanak egiteko eta hauek prestatzeko begiraleak behar dira.
Ordutegia: uztailaren 7tik 23ra – 9:30etik 13:30era.
Balorazioa: uztailaren 23an egingo da.
Soldata: 400 €
Formazioa: Bi saio egingo dira. Udalekuetako programazioa lantzeko ekainaren 12an elkartuko gara. Beste data aurrerago zehaztuko da. Bi saioak derrigorrezkoak izango dira.
Baldintzak: 17 urtetik gora izatea.
Baloratuko da:
– Begirale tituloa, magisteritza ikasketak.
– EGA tituloa.
– Umeekin esperientzia.
– Aramaiokoa izatea
Epea: Maiatzaren 29a baino lehen.
Izenematea: Interesatuta bazaude, egon zuzenean Ana Muñoarekin. (arratsaldez ludotekan: 945 445374)