Udalekuetan izena emateko epea ireki da

Uztailaren 6tik 22ra bitartean egingo dira udaleku irekiak Aramaion eta izena emateko epea irekita dago, begirale zein umeentzat.

                     

BEGIRALEAK:

UZTAILAREN 6tik 22ra 2-12 urte bitarteko umeendako egingo diren udalekuetan lanak egiteko eta hauek prestatzeko begiraleak behar dira.

EGUTEGIA:   uztailaren 6tik 22ra – 9:30etik 13:30era.

uztailaren 22an – balorazioa egingo da.

SOLDATA:  400 €

FORMAZIOA: Udalekuetako programazioa lantzeko ekainaren 11an elkartuko gara. Asistentzia derrigorrezkoa da.

BALDINTZAK:   17 urtetik gora izatea.

BALORATUKO DA:

  • Begirale titulua, magisteritza ikasketak.
  • EGA titulua.
  • Umeekin esperientzia.
  • Aramaiokoa izatea

EPEA: Maiatzaren 31a baino lehen.

IZENEMATEA: Interesatuta bazaude, egon zuzenean Ana Muñoarekin. (arratsaldez ludotekan: 945 445374)

UMEAK:

Izenematea irekita: MAIATZAK 31 arte

  • Noiz: uztailaren 6tik 22ra
  • Ordutegia: 10:00-13:00
    (autobusa egongo da auzokoentzat)
  • Adina: 2-12 urte
  • Matrikula:

   Lehen umea:    70€

   Bigarren umea: 50€

   Hirugarren umea: 40€

  • Non: eskaera orria eta bankuko agiria ludotekan entregatu behar dira.
  • Kontu korronte honetan ingresua egin behar da: ES38 30350161 29 1610004897