Udalekuak martxan daude!

Aste honetan hasi dira ume udalekuak eta datorren uztailaren 23a bitartean hainbat ekintza egingo dituzte. Horrez gain, nerabeei zuzendutako musika udalekuak uztailaren 8an estreinatu dira eta 15a bitartean jarraituko dute. Eta hirugarren eskaintza, nerabeei zuzendutako aisialdi udalekuak, berriz, 19-25 artean gauzatuko dira.

Aurten eskaini diren hiru aukerak arrakasta handia izan dute eta asko izan dira animatu diren ume eta nerabeak.  101 ume ari dira parte hartzen udaleku irekietan eta beste 15 gaztetxok eman dute izena musika zein aisialdi udalekuetan.

 

 

Albiste gehiago