Aramaioko udaleku irekietan izena emateko epea ireki da

2021ean ere udaleku irekiak izango dira Aramaion. Nolanahi ere, pandemiaren testuinguruan garatuko dira aurtengoak ere. Izena emateko epea ireki da eta maiatzaren 29an amaituko da, bai umeentzat zein begiraleentzat.

Udalekuak-informazio orokorra:

  • Noiz: uztailaren 7tik 23ra.
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Adina: 3-12 urte

Umeen matrikula:

    •  1.haurra: 70 euro
    •  2.haurra: 50 euro
    •  3.haurra:40 euro
      • KONTU ZENBAKIA:
        ES 3830 3501 61291610004897 (kontzeptuan umearen izen-abizenak jarri)

Izen-emate orria:

https://forms.gle/PJbrZ6DTReqwjgkd9

Begirale izan nahi duzu?

Zertarako?

uztailaren 7tik 23ra bitartean 3-12 urte bitarteko umeendako egingo diren udalekuetan lanak egiteko eta hauek prestatzeko begiraleak behar dira.

Ordutegia: uztailaren 7tik 23ra – 9:30etik 13:30era.

Balorazioa: uztailaren 23an egingo da.

Soldata:  400 €

Formazioa: Bi saio egingo dira. Udalekuetako programazioa lantzeko ekainaren 12an elkartuko gara. Beste data aurrerago zehaztuko da. Bi saioak derrigorrezkoak izango dira.

Baldintzak:   17 urtetik gora izatea.

Baloratuko da:

- Begirale tituloa, magisteritza ikasketak.

- EGA tituloa.

- Umeekin esperientzia.

- Aramaiokoa izatea

Epea: Maiatzaren 29a baino lehen.

Izenematea: Interesatuta bazaude, egon zuzenean Ana Muñoarekin. (arratsaldez ludotekan: 945 445374)