Udaleku irekietan begirale izateko izena emateko epea zabalik

Aurtengo udaleku irekiak bereziak izango dira eta lehen hezkuntza umeekin antolatuko dira. Bertan begirale lanak egiteko interesa duen edonork irekita du izena emateko epea.

Kontuan izan behar diren datuak:

  • Noiz: UZTAILAren 13-24ra, biak barne egingo dira.
  • Ordutegia: 10:00-13:00, astelehenetik ostiralera.
  • Izena emateko epea: ekainaren 24a bitartean.
  • Nola: liburutegira joan behar da, honako ordutegian:
    • astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:00-19:00 eta
    • astearte eta ostegunetan 11:00-13:00
  • Kontuan hartuko da: Aramaiokoa izatea, begirale titulua izatea edo haur hezkuntza ikasketak (eginak edo egiten), aurretik esperientzia izatea, EGA izatea.
  • Formazio berezia: ekainaren 25ean jasoko dute formazio berezia, modu telematikoan.

 

Albiste gehiago →