Udaleku irekiak astelehenean hasiko dira

Aurtengo udaleku irekietan 80 ume inguru animatu dira parte hartzera. Eta horiek gidatzeko 12 begirale kontratatu dira. Aurten, bi astetan luzatuko dira eta uztailaren 24an amaituko dira.

Horrez gain, gazte udalekuetan 12 pertsona animatu dira eta bi begirale izango dira. Hauen kasuan, uztailaren 15-16-17-20 eta 21ean egingo dituzte ekintza ezberdinak.

Bi kasuetan, egoera bereziak exijitzen duen segurtasun neurriak hartuko dira kontuan. Udaleku irekien kasuan, guraso bilerak egin dira guztiei neurrien berri emateko eta gazte udalekuetan be informazio berezia banatuko zaie parte hartzaile zein gurasoei.

Aurrekontu aldetik, udaleku irekien aurrekontua 8.860,5€ da eta gazte udalekuetan 1.784,75€ da aurrekontua.

Albiste gehiago