Udalaren oharra ur parkeko kalteen gainean: salaketa eta irekiera

Aste honetan ur-parkean egindako lapurreten eta apurketen harira, Ertzaintzan salaketa jarri dugu, eta harremanetan gaude udalaren aseguruarekin.

Lapurtutako eta errekan agertutako materiala baloratu eta ordezkatu beharrekoa ordezkatzen ari gara, eta bihar ur-parkea martxan egongo da berriz.

Aurreko oharrean esan genuen bezala, ur-parkea eta Aramaioko gainontzeko ekipamenduak, herritar guztionak dira, eta aste honetako ekintzek bezalakoek guztioi eragiten digu.

Berriro ere, herritarren pazientzia eta babesa eskertu nahi dugu.

Aramaioko Udala

Argazkia: Goiena