Udalaren jakinarazpena rally-a dela-eta
Zapatu honetan, irailaren 9an, Aramaioko XXII. Rallysprint froga dela eta, Aita Gabirel Jauregi, Pedro Ignazio Barrutia eta Nardeaga (kiroldegitik okindegira) kaleak, trafiko zirkulazioari moztuta egongo dira rallyak iraun bitartean.
Bestalde, aipatutako kaleetako eta kultur etxe osteko eta frontoiko aparkalekuak libre egon beharko dute goizeko 8:00erako rallyaren antolaketa lanetarako. Edozein larrialdirengatik itxitako kaleak erabili beharko bazenituzte, antolakuntzarekin zuzenean harremanetan jarri eta beraiek bideratuko dute.