Udalaren eta herriko ganaduzainen arteko bilera
Pasa den asteazkenean, herriko basoak erabiltzen dituzten abere eta ganadu jabeekin bilera egin zuen Udalak, bien arteko komunikazioa piztu eta elkarlana sustatzeko helburuz. Hiru gai nagusiren gainean aritu ziren.
Batetik, paso kanadiarren eta erromenen gainean honako bi erabakiak hartu ziren: dagoeneko ipinita dauden paso kanadiar batzuk garbitzea eta paso kanadiarra beste 3 puntutan jartzea.
Bestetik, Parke Naturalaren gainean ere jardun zuten, eta adostu Udala harremanetan jarriko dela bertako administrazioarekin Parke Naturalean egin beharreko desbroze-lanak eskatzeko.
Azkenik, ur puntuei dagokienez, Arangion, Larrazabalen, ur puntu bat jartzea adostu da. Horretarako, Udalak materiala jarriko du, eta ganaduzaleen elkartea arduratuko da ur puntua ipintzeaz.
Bi aldeek adostu dute bilera hau gutxienez urtean behin egin behar dela, eta beheko helburuak zehaztu zituzten:
- Udalaren eta herriko ganaduzainen arteko lankidetza.
- Mendiko ganaduaren ongizatea bermatzeko beharrezko inbertsioak Udalaren eta ganaduzale elkartearen artean adostea.
- 2024an mendian egin beharreko inbertsioak definitzea.