Udalak kontratatu dituen peoiak garbiketa lanetan ari dira

Urtarrilaren hasieran hasi ziren lanean Udalak kontratatu dituen bi peioak eta batik bat, garbitasun lanak egin dituzte hilabete honetan.

Herriko toki desberdinetan kunetak garbitu dituzte: Ametzutik behera datorren bidean, Zalgon, eta momentu honetan Zabola eta Untzilla artean ari dira. Horrez gain, Santa Ana barruan be garbiketa sakona egin dute eta Kultura Etxean zegoen hezetasun arazoa dela eta, paretan lan txikiak egin dituzte.

Bi peoiak hiru hilabeterako kontratatu ziren.

 

Albiste gehiago