Udalak bi peoi kontratatuko ditu hiru hilabeterako

Herritarrei jakinarazten zaizue Aramaioko Udalak laster 2 peoi kontratatu behar dituela, hiru hilabeteko iraupenarekin eta lanaldi-erdian.

Zereginak hauek izango dira: espazio eta eraikin publikoen eta espazio berdeen mantenu eta egokitzapena egiteko lanak burutzea, eraikuntza, lorezaintza eta antzeko lanak eginez.

Hautaketa, Lanbide enplegu zerbitzuan peoi orokorra kategorian izena emanda dauden pertsonen artean egingo da, ondoko kolektibo hauetan badaude:

  • Diru sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzaileak diren pertsonak.
  • 35 urteko edo gutxiagoko pertsonak.
  • 45 urte baino gehiago izan eta lan-eskatzaile moduan gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.
  • 55 urtetik gorako pertsonak.
  • Desgaitasuna dutenak.
  • Genero indarkeriaren emakumezko biktimak.
  • Iraupen luzeko langabeak. Lanbiden lan eskatzaile gisa kontratatu aurreko 18 hilabeteetan 12 hilabetez izena emanda egon direnak.
  • Familia-erantzukizunak dituzten emakumeak. (beren kargura ezkontidea eta/edo 26 urtetik beherako seme-alabaren bat edo 26 urtetik gorako seme-alaba ezinduren bat edo harreran hartutako adin txikikoren bat dutenei).
  • Gizarte bazterkeria jasateko arriskuan daudenak.

Izena emateko modua: Lanbiden (bulegoan edo web orrian: www.lanbide.euskadi.eus )

Epea: 2019ko azaroaren 26tik abenduaren 12ra arte, biak barne

Esp. zk.: 162019014248

Oharra: interesa duzuenok berriztu duzuen curriculuma Lanbiden eta Peoi kategorian izena eman edo lan eskaintza honi adi egon izena emateko aipatutako datetan.

Albiste gehiago →