Udal diru-laguntzak: euskara ikasteagatik eta errotulazioa euskaraz jartzeagatik

Aramaioko Udalak honako bi diru-laguntza lerroak ireki ditu:

  • Euskara ikasteagatik. 2019-2020 ikasturtean zehar euskara ikasi dutenek izango dute aukera eskaera egiteko. Horretarako ezinbestekoa izango da asistentzia ziurtatzea (%80tik gora) eta ordaindu den matrikularen ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.
  • Errotulazioa euskaraz jartzeagatik. 2020 urtean zehar herriko establezimendu batek euskaraz sortu badu errotulazioa edo marka, aukera izango du laguntza eskatzeko. Horretarako, egin duen gastuaren agiria aurkeztu beharko du eta baita egindako lanaren froga (argazkia, adibidez).

Oinarriak eta eskaera orriak

  • Diru-laguntza deialdia osorik irakurtzeko : OINARRIAK
  • Eskaera orria jaitsi eta beteteta udaletxean entregatu dezakezu:

 

Albiste gehiago