Udako ekintzak haur eta nerabeentzat, bai edo ez?
San Martin eskolaren bitartez inkesta bat luzatu da Aramaioko gurasoei. Helburua da udako ekintzak direla eta, haur eta nerabeentzat zerbait antolatu daitekeen neurtzea eta ondoren erabakitzea. Honela dio inkestaren planteamenduak:
«2020ko uda ez da aurreikusten genuen hura izango, baina denon artean alternatibak aztertzeko prest gaude.
Konfinamendu garaiak denongan utzi du arrastoa. Haur eta nerabeek denbora luzean aritu dira etxean dagokien roletik eta berdinen artean egoteko beharra ere badute; kaleaz, herriaz, inguruaz… gozatzea nahiko genuke.
Haur eta nerabeek herritar gisa dituzten beharrak haintzat hartu behar ditugu eta horregatik, aisialdiak biltzen dituen balioei ezin diegu uko egin.
Ardura, zentzu ona, elkarrenganako zaintza, segurtasuna erdigunean jarririk, aurtego udan ere, bere berezitasun guztiekin, udako ekintzen eskaintza egiteko aukera dugu. Parte hartzeko prest?»
Galdetegia entregatzeko epea ekainaren 7an bukatuko da.