Udaberriko bertso abentura: izena emateko epea zabalik!

Gorbeialdeko 10 eta 12 urte arteko umeek, oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin, Bertso Abentura bizitzeko aukera izango dute udaberrian.

Aukera paregabea norbere herritik gertuko lagun berriak egiteko, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko. Apirilaren 20tik 22ra,  Arabako Bertsozale Elkarteak, Lautada eta Gorbeialdeko Kuadrillekin elkarlanean, BERTSO-ABENTURA antolatu du Espejon.

Apirilaren 20an (asteazkena) 12:00etan hasi eta apirilaren 22an (ostirala) 12:00etan amaituko da Bertso-abentura. Autobus zerbitzua egongo da, izen ematea itxi ondoren jakinaraziko dira autobusaren ibilbidea eta geltokiak.

Prezioa 45€-koa da Gorbeialdeko Kuadrillako parte-hartzaileentzat.

Parte hartzeko Izena Emateko formularioa bete beharko da apirilaren 1a baino lehen. Informazio eta xehetasun guztiak Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean dituzue:

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/albisteak/bertso-abentura-espejon-apirilaren-20tik-22ra

 

Albiste gehiago