Txirritolak ipuin eta mikroipuin lehiaketa antolatu du
Txirritola euskara elkarteak ipuin eta mikroipuin lehiaketa antolatu du eta martxoaren 24a baino lehenago entregatu beharko dira lanak liburutegian.
Bi kategoria daude:
- Ipuinak. Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta.
- Mikroipuinak. Nerabe eta helduei zuzenduta. 100 hitz gehienez.
Informazio osagarria kartelean dago.