Txirritolak gaur banatuko ditu ipuin lehiaketako sariak
Bizi dugun egoera bereziak eraginda, ipuin lehiaketako sari banaketa ez da modu irekian egingo, eta saridunekin bakarrik egin da hitzordua: gaur 18:45etan.
Hauxe da Txirritola euskara elkarteko juntakideek bidali duten oharra:
Aurten ere Ipuin Lehiaketak harrera beroa izan du eta parte hartzaile asko izan ditugu. Ipuinak irakurrita, epaimahaikideen gogoeta behin eginda, baditugu aurtengo irabazleak.
Aurten zaila iruditu zaigu ohiko sari banaketa egitea, partehartzaile kopurua ikusita, kulturetxeko aforoak ez baitu aukerarik ematen. Hori dela eta, banaketa xumeagoa izango da eta irabazleekin telefonoz jarriko gara harremanetan.
Gaur, apirilak 23, liburuaren egunean, 18:45etan egin dugu ipuin sarituen egileekin hitzordua liburutegian, saridunei diploma eta sariak banatu eta argazkia ateratzeko.
Gainontzeko parte hartzaileei diploma banatuko diegu (beste egun batean)».