Txirritolak antolatutako ipuin lehiaketako irabazleak
Pasa den ostiralean banatu zituen Txirritola euskara elkarteak aurtengo ipuin lehiaketako sariak. Kultura etxean elkartu eta bertan atera zuten taldeko argazkia irabazleek.
Hauek dira saridunak eta aurkeztu duten lanaren izenburuak:
3. maila:
- Lehen saria: Lide Abarrategi, «Sofa denona da, ama».
- Bigarren saria: Oxel Astola, «Hiru anaiak eta piratak».
4. maila:
- Lehen saria: June Nafarrate, «Among Us-era bidaia»
- Bigarren saria: Haitz Torrez, «Patata erraldoi arriskutsua»
5. maila:
- Lehen saria: Izaro Ezpeleta, «Satorren eskualdea»
- Bigarren saria: Manex Astola, «Kawaki eta magu tximinoa»
6. maila:
- Lehen saria: Danel Igoa, «Belarrizuri basoa»
- Bigarren saria: Ibai Torrez, «Zelulak»
Helduen kategorian:
- Lehen saria: Manex Agirre, «Gabiria»
- Bigarren saria: Maider Alday «Zigor bat arren»
Horrez gain, eskolan landu dutenez gaia, lehen eta bigarren mailako ikasleek, taldeko lana aurkeztu dute eta taldeko saria jaso dute.
Zorionak!