Txirritolak antolatuta, Laburbira eta Katixa Agirre
Datozen egunetarako Txirritola euskara elkarteak bi plan hauetara gonbidatzen gaitu: laburmetraien emanaldia eta Katixa Agirrerekin solasaldia.
Laburbira
Maiatzak 23, domekan, arratsaldeko 18:30etan, Laburbiraren baitan antolatutako euskarazko laburmetraien emanaldia eskainiko da kultura etxean. Emanaldiaren ondoren laburmetrai bateko egileekin (tartean Sara Alonso aramaioarra) solasaldia egingo da sormen prozesuaren inguruan. Ikusiz Gozatu elkarteak ere bat egin du ekintza honekin.
Literatur solasaldia Katixa Agirrerekin
Horrez gain, maiatzaren 26an, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan, literatur solasaldia izango da, Katixa Agirreren «Amek ez dute» lana mintzagai izango delarik. Eguraldia ona bada, parkean egingo da eta eguraldiak ez badu laguntzen kulturetxean.