Aurten modu berezian ospatuko da Gaba Baltza Aramaion. Izan ere, Txirritola euskara elkarteak dei berezia egin du datorren urriaren 30ean kristalezko poteak hartu eta kultura etxera hurbiltzeko.

Hauxe da plana:

«Etxean duzuen kristalezko pote edo ontzi bat hartu (ahal dela, ertaina edo handia izan dadila), eta nahi duzuen bezala apaintzea proposatzen dizuegu. Ondoren, urriaren 30ean bertan, kandela bat emango dizuegu, ontziaren barruan sartu, eta kalean zehar jartzeko.
Beraz, urriaren 30ean, arratsaldeko 17:30ean, ekarri zuen kristalezko ontziak kultur etxera. Ea denon artean gaba baltz eder eta… belduurgarri bat egiten dugun!!»

Kartelean ikusten den bezala, ondoren ipuin kontalariak izango dira herrian zehar, Arabazan taldearen eskutik eta bukatzeko bideo-lehiaketaren emanaldia eta sari banaketa egingo da.

Albiste gehiago →