Txakurren aisialdirako gunea definitu da, ehiza denboralditik kanpo

 

Aramaioko ehiza barrutia (coto) daraman Oilogor elkarteak txakurren aisialdirako gunea egin nahi ditu Gantzaga eta Etxaguen gaineko mendi inguruetan.

  • HELBURUA: ehiza debekatuta dagoen garaietan, basurde zein orkatzek sortzen dituzten arazoak gutxitzea.
  • ZEIN INGURUETAN: Gantzaga eta Etxaguen gaineko mendi mugetan (urdinez markatuta mapan). Printzipioz ez dago asmorik zelaietan ibiltzeko, zelaietatik gora izango litzateke egoerak ez badu kontrakorik agintzen.
  • NOIZ: ehiza debekatuta dagoen garaian, tarteka bakarka txakurrarekin edo taldean txakurrekin.
  • INFORMAZIOA: honen inguruko informazio gehiago edo zehatzagoa behar edo nahi duenak, zuzenean Oilogor ehiza elkartearekin jarri dadila harremanetan.
  • INGURU HORRETAKO LUR JABEAK: baten batek arazoren bat baldin badauka ekintza hau bere lurretan egitearekin, udaletxean edota elkarteari jakinarazi beharko dio ekainaren 30a baino lehen.

 

Albiste gehiago →