Tuppersex-a eta ipuin erotikoen saioa zapatuan
Aramaioko Berdintasun arloak emakumeei zuzendutako tuppersex-a eta ipuin erotikoen saioa prestatu du martxoak 13rako, goizeko 10:30ean.
Udaletxeko Pleno Aretoan egingo da. Ekitaldia Inma Merino de Castrok soexologoak eta genero-indarkerian aditua eta Virigina Imaz pailazoa eta ipuin-kontalariak eskainiko dute.
Gaztelaniaz burutuko den ekimenean “emakumeei plazerra eta barreak (berr)eskuratzeko estrategiak” eman nahi dizkie Merinok eta Imazek.
Izena emateko, mezua bidali behar da honako helbidera: berdintasuna@gorbeialdea.eus edo telefonoz: 680337870