Trikitixa eskolak ireki du matrikulazioa epea
Aramaioko norbaitek gogoa badu pandero edo trikitixa jotzeko edota probatzeko, oraintxe du aukera paregabea! Herriko trikitixa eskolak laster hasiko ditu ikasturte berriko klaseak eta bitartean epea ireki du izena emateko.
Froga egiteko interesa dutenek, irailaren 25ean eskainiko dira doako klaseak. Horretarako txanda eskatu behar da, honako emailera idatziz: trikikalejira@gmail.com