Trasteak botata agertu dira berriro ere!

Berriro ere edukiontzien guneetan altzariak agertu dira, oraingoan kultur etxe ostean eta herriko sarreran.

Abendu erdialdean banatu zen eskuorria hondakinekin egin beharrekoa azalduz, baina ez da nahikoa izan.

Aramaio Udalak gogor salatzen ditu horrelako jarrerak eta beste behin ere gogoratzen du, zaborraren arabera, aukera dagoela hemen uzteko:

  • Hileko azken ostiraletan jasotzen dira traste handiak, Ibarran eta auzoz-auzo (aurretik abisatu behar da 945 290390 telefonoan)

Astebete ezin baduzu itxaron, beste aukera batzuk ere badaude:

Mesedez, zerbitzuaren datak errespetatu!

Bestalde, auzoetan ateratzeko datak berdinak izan arren, gogorarazten zaizue behean azaltzen den telefono zenbakira edo helbide elektronikora abisatu behar dela: 661835251 notificaciones.daorge@grupodaorge.es

Albiste gehiago →