Trantsizio jaixek 2021-JXK
2020an heldu zitzaigun pandemia, eta hankaz gora jarri zigun egunerokotasuna eta bizitza…
Luze doa kontua eta iritzi ezberdinak ditugu kontu honen inguruan eta zer esanik ez kudeaketa guztiaren inguruan. Baina errealitatea aldatu digu eta era orokor batean hitz eginda sekula ez da itzuliko honen aurreko errealitatea edo “normaltasuna”, besteak beste, errealitatea eta honek ezartzen duen “normaltasuna” etengabe aldakorrak direlako.
Baina ez gaude 2020ko udan, arauak arintzen hasi dira pandemiaren egoerak hobera egin duelako antza. Hala ere, ez gaude 2019ko udan ere ez zentzu honetan…
Herriko eragile eta herritar ezberdinekin hitz eginda eta egoera ikusita, aurtengo honetan trantsizio jai batzuk planteatzea erabaki dugu. San Martin jaiei dagokien egunetan ekintza ezberdinak egingo dira baina arauak betetzen, jendetzak ekiditeko espazio eta antolakuntzarekin eta ekintzak zentzuzko ordu batean bukatuz.
Ondo bidean, datorren urtean pandemiak eragindako osasun neurririk gabeko jaiak ospatuko ditugu denon artean, baina bitartean joan gaitezen denon onerako trantsizio orekatu bat egiten jarraitzen.
OHARRA: Datorren astean egingo dugu publiko egitaraua (Antolakuntza lanetan gabiltza)