Trantsizio jaietan kontuan izateko oharrak

 

Aurretik aipatu bezala, aurtengoak trantsizio jaiak izango dira eta horregatik ekitaldi neurtuak eta aforo mugatuarekin izango dira guztiak.

    • Igandeko mariatxiak: jende gehiegi ez pilatzeko, sarrera dutenak bakarrik etortzeko eta datozenak ziurtasun horrekin etortzeko. 97 jarri dira salgai, eguraldi ona badago sarrera gehiago egongo da kiroldegi kanpoan egingo delako. Sarrerak aldez aurretik: https://entradium.com/events/kontzertua-txamukos-mariatxiak
    • Asteleheneko Idoiaren kontzertua: txosnagunean denez, herritar desberdinek, txosnaguneko erabiltzaileez gain, aukera izan dezaten gure herritarraren kontzertura etortzeko. 120 jarri dira eskuragarri eta dagoeneko agortu dira.

Aurrez adierazi bezala, indarrean dauden arauek ekintza neurtuak eta aforoarekin eginarazi digute, eta kasu batzuetan sarrerak agortu dira edo agortzen hasiak dira. Sentitzen dugu gogoarekin geratu baldin bada norbait baina horrela dago egoera momentu honetan.

Zentzuz eta errespetuz pasa ditzagun trantsizio jai hauek!

 

Albiste gehiago →