Tramite elektronikoei buruzko formazioa maiatzaren 14an
Administrazioarekin elektronikoki aritzeko aukerak ardatz izango dituen formazioa egongo da maiatzaren 14an, 11:00etan, udaletxeko pleno aretoan.
Gobernuaren Ordezkariordetzatik etorriko dira eta honako hauek landuko dira besteak beste: nortasun elektronikoak, ziurtagiri digitalak eta Administrazio Orokorraren zerbitzu digitalak, hala nola:
- Erretiro-pentsioaren data/zenbatekoa kalkulatzea. Egoitza elektronikoa Gizarte Segurantza
- Herritarren karpeta
- Jakinarazpen elektronikoak
- Lan-bizitza bistaratzea
- Ahalordetzak
- DGT.- Gidabaimenean geratzen zaizkidan puntuak ezagutzea
Cl@ve iraunkorra eta FNMT ziurtagiriak eskuratzeko aukera ere egongo da.
Ezagutza hauek eskuratzea abantaila izan daiteke herritarrarentzat; izan ere, hiribururako joan-etorriak saihesteko bide ematen du.
Formazioa gaztelaniaz izango da. Galderak norberak hautatutako hizkuntza egin dahal izango dira.