Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zergaren ordainaldia
Zerga epeak etenda egon ondoren, 2026 urteko Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainagiriak, 2026ko martxoaren 25etik 2026ko maiatzaren 25era, biak barne, ordaindu ahal izango dira borondatezko aldian.
Bankutik helbideratuta dauden erreziboak, 2026eko apirilaren 21ean kobratuko dira.
Erreziboak helbideratu gabe dituzuenok, 2026ko apirilaren 21erako ordainagiria ez baduzue jaso, udaletxean eskatu borondatezko ordainketa aldian.
Aipatutako epea igaro ondoren, premiamendu prozedura betearazleari ekingo zaio eta ordaindugabeko kuotak %5eko gainkarguaz kobratuko dira, otsailaren 28ko Arabako 2005/06 Foru Arauaren 28 artikuluak xedatutakoari jarraituz.