Tour-aren etapa bat Aramaiotik pasako da aurten

Aurten Frantziako Tour-eko etapa bat Aramaiotik pasatzen da, zehazki, uztailaren 2an (igandea), Aramaioko jaietan. Hori dela-eta udala jaietako igandea moldatzen ari da, besteak beste. Eragin handia izango du ordu konkretu batzuetan:

  • 10:30 inguru errepidea itxiko dute (kontuan izan lasterketa Gasteiz aldetik etorriko denez, alde hori lehenago ixten joango direla).
  • 11:30 inguru lasterketa aurreko propaganda ibilgailu-karabana pasako da.
  • 13:30 inguru aurreikusten da lasterketa pasatzea.
  • Azken kotxearekin batera bidea zabaltzen hasiko dira.

Tarte horretan inkomunikatuta geratzen diren herritarrek edozein larrialdi izango balute, 112ra deitu eta handik koordinatuko dute guztia.