TicketBAI martxan jartzeko laguntzak
Arabako Foru Aldundiak diru-laguntza deialdi berezia jarri du martxan TicketBAI abian jartzeko.
Deialdi honen helburua da Arabako merkataritza sektoreko enpresei eta autonomoei TicketBAI abian jartzearekin lotutako software inbertsioak finantzatzen laguntzea.
-
Gogoratu, euskaraz jartzeko aukera duzuela eta horren aldeko aukera egin dezakezuela!!
Honako hauek izan daitezke erakunde onuradunak, beren jarduera txikizkako merkataritza sektorean garatzen badute.
a) Langile autonomoak, baldin gehienez ere 8 enplegatu badituzte.
b) Sozietate zibilak edo ondasun erkidegoak, gehienez ere 9 autonomoz osatuak
c) Merkataritza sozietateak, baldin enpresan dituzten partaidetzak autonomoen araubide berezian kotizatzen duten gehienez ere 9 langileri badagozkie (edo araubide orokorrean, kooperatiben edo lan sozietate mugatuen kasuan).
Aplikazio eremua eta jarduerak gauzatzeko epea
Deialdi honen onuradun diren entitateek 2021eko azaroaren 1etik 2022ko irailaren 30ra arteko aldian egin beharko dituzte lanak eta/edo inbertsioak.
6. artikulua. Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak
6.1. Diruz lagundu daitezkeen aurrekontuei aplikatu dakiekeen dirulaguntza ehunekoa, ehuneko 50 izango da.
6.2. Eskatzaile bakoitzeko gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa 1.000,00 euro izango da.
6.3. Dirulaguntzaren gutxieneko zenbatekoa 200 euro da onuradun bakoitzeko; beraz, dirulaguntza jasotzeko eskubidea izateko, diruz lagun daitezkeen gastuen gutxieneko zenbatekoa 400 euro izango da.
Informazio gehiago: Ticket bai-laguntzak