Tanborradako lehenengo entsaioa
Tanborrada prestatzen hasteko garaia iritsi da. Lehenengo entsaioa maiatzaren 17an, igandea, egingo da, kanpoko frontoian.
Ordutegiak
- 17:45ean: haurren txanda (3-12 urte)
- 18:15ean: helduen txanda
Parte-hartzaileei entsaiora larruzko gerrikoa ekartzea eskatzen zaie, baita parte hartzeko eta giro ona sortzeko gogoa ere.
Aurreikusitako hurrengo entsaioak honako egun hauetan izango dira:
- Ekainaren 7an
- Uztailaren 1ean
Hala ere, beharra ikusiz gero, ekainean beste entsaio bat egiteko aukera aztertuko da.
Entsaietara bertaratzea garrantzitsua izango da Tanborrada behar bezala prestatzeko.
Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei.
