‘Tabuen kutxatik oholtzara’ bertso saio musikatua zapatuan

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan Aramaion antolatutako egitarau oparoari emango dio amaiera apirilaren 1eko bertso saio solidarioak. Ordutegi aldaketa bat egon da, beraz, ADI!: 18:00etan izango da saioa.

Minbizia modu batera edo bestera jasatea tokatu zaienei laguntzeko eta gizartea sentsibilizatzeko helburua du Inurri taldearen proposamenak. Haien hitzetan, bularreko minbiziari lotutako estereotipoak gainditzeko ekarpen xume bat egin nahi lukete. Saioak bietatik du: seriotik eta umoretik.