Sua egitea debekatuta dago

Captura de pantalla 2020-07-10 a las 9.47.21

Foru Aginduaren arabera, Arabako Lurralde Historikoko ondoko tokietan sua egitea debekatu da, salbuespen moduan eta aldi baterako, edozein helburuarekin dela ere, 2020ko uztailaren 10etik irailaren 20ra bitartean.

  • Edozein motatako landa eremuetan
  • Baso publiko zein pribatuetan
  • Parke Naturaletan
  • Lurraldeko edo tokiko aisiarako PARKEETAN (“barbakoa” egonkor edo mugikorretan, Andramarin horretarako prestatuta dagoen tokian izan ezik eta beti ere ez bada espresuki itxi. Marixekan debekatuta dago)
  • Errepideetako atseden guneetan

Debekuak indarrean jarraituko du, meteorologia aldaketaren ondorioz, indargabetu arte.

Sua egiteak 1.000 euroko isunaz gehienez ere, eta eragin daitezkeen kalte eta galerak ordaindu beharraz zigortuko dute. Horrez gain, gaiaren inguruan Zigor Kodeak araututakoak ere aplikatu ahal izango dituzte.

Albiste gehiago